GUE KONTUK algara proiektua

Antzerki herrikoia da Gue Kontuk azken finean, bakarrizketa saioa eta bere egile Unai Ormaetxea gaztea dena. Herriz herri joaten da gure umore euskalduna txoko guztiak alaitzen, herri bakoitzeko txutxumutxu eta kontuekin, zeren herri bakoitzak ditu bere kontu propioak, eta bertan izango da Unai ORMAETXEA hauei puntu umoristikoa jartzeko. GUE KONTUK DA GUE UMOREA 

kontuz kontu!

Aiurri aldizkariak Unai Ormaetxeari elkarrizketa

Unai Ormaetxea aktore gaztea Miela Batzordeko bertso afarian

12/02/2013 17:39
  Unai Ormaetxea andoaindar-oreretar gaztea txikitatik dabil antzerkiaren munduan. Aurtengo Goiburuko jaietan auzotarren aurrean bakarrizketa egin zuen, eta bai bera bai ikusleek ederki pasa zuten. Irailaren 22an Urnietan arituko da, Oianumen egingo den bertso afarian. Nolatan hasi zinen bakarrizketak egiten? Unai Ormaetxea. Txikitan ikastolan antzerkian hasi nintzen, eta ikastolan bertan dramatika klaseak jaso nituen. Baina pauso garrantzitsua iaz eman nuen, Donostiako Zurriola Antzerki Eskolan sartu bainintzen. Ikastolako irakasle batek gomendatu zidan hara joatea, Goenkalen lan egiten duten aktore asko eta asko bertatik ateratakoak baitira. Anartz Zuazua zuzendari ezaguna da nire irakaslea eta asko ikasten ari naiz. Aurten, uda aprobetxatzeko bakarrizketak egiten hasi naiz.  Irailaren 22an Urnietan antzeztuko duzu. Zerbait aurreratzerik ba al dago?  U.O. Antolatzaileekin dagoeneko bilera egin dut, zer egitea nahi duten jakiteko. Aukera ona da...